Bertsoa: 'Asmakizuna II (Patxadaz saioa osatzeari ekin)'

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 19a, 09:28

Inaxio 'Isasti'-k ondorengo bertso-asmakizuna bidali du HITZAra, Habanera doinuan sortua.

Beraien ikur, lore bat
itsatsiz ezker eskura
Hasieran gidaritzan
Elizak zuen ardura
Ondoren jende berria
sartuz aginte postura
Zaldun luze ta estuak
beltz txikiarekin duda
Gerora zigorra, franko
nagusituz.Zer zen hura?
Urte batzuen ondoren
berriztatuz egitura
taldean gailendu ziren
Isidoro eta guda
Hauen ezaugarria zen
panazko jaken lilura

 

ARGIBIDEAK
Ukabila eta larrosa
Pablo Iglesias
Francisco Largo Caballero
Indalecio Prieto
Juan Negrín
Frankoren diktadura
Felipe Gonzalez
Alfonso Guerra