Pentsiodunen elkarretaratzea udaletxe aurrean

Pentsiodunen atzo eguerdiko elkarretaratzea (@theklaneh)

Zarauzko pentsiodunek elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren deialdiarekin bat eginez. Udaletxe aurrean bildu ziren 11:30etik 12:00etara, baimendutako pertsona kopurua, osasun segurtasuna eta distantziak errespetatuz.

Koronabirusaren pandemia dela eta, adinekoek jasan behar izan dituzten egoera larriak eta horiei buruzko alternatibak eta proposamenak planteatu zituzten.