Hiru ekitaldiz osatutako programa prestatu du Bilgune Feministak datozen asteetarako

Hiru ekitaldi antolatu ditu Zarauzko Bilgune Feministak datozen asteetarako egoera honetan normaltasunik nahi ez dutela azpimarratzeko. Liburu aurkezpena, ipuin kontaketa eta eztabaida feminisra egingo dira. Ekintza guztiak online egingo dira, eta aurrez izena eman beharko da.

Hasteko, ostegun honetan, maiatzaren 21ean, TRANSexualitateak liburua aurkeztuko du Bilgune Feministako kide Mireia Delgado Expositok. 

Ekainaren 4an, osteguna, Kontatu ez dizkidaten ipuinak gidatuko du Mireia Delgado Exposito ipuin kontalariak. 

Amaitzeko, ekainaren 22an, astelehena, maitasunaren inguruko eztabaida feminista egingo da. Brigitte Vasallo eta Adriana Royorren maitasunari buruzko elkarrizketa ikusteko aukera ere izango da.

Saio guztiak 18:00etan izango dira, eta online jarraitzeko aukera izango da, plataformen bidez. Parte hartu nahi dutenek izena aurrez eman beharko dute bfzarautz@gmail.com helbidera idatzita, ekintza baino bi egun lehenago.