Aurrez aurreko sexu aholkularitza zerbitzua martxan da berriro

Aurrez aurreko sexu aholkularitza zerbitzua gaurtik aurrera martxan da berriro, Aitziber Estomba sexologoaren ardurapean. 

Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak kudeatzen du zerbitzu hau, eta Zuberoa kaleko 22. zenbakian eskaintzen da. "Bertan, sexologiaren inguruko, eta harreman eta emozioen kudeaketarako aholkularitza jaso ahal izango dute herritarrek", azaldu du Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotziak.

Aurrez-aurreko zerbitzua ez ezik, online zerbitzuak ere jarraitzen du bere horretan 12 urtetik gorakoentzat eta familientzat, hainbat tresnen bidez: telefonoz eta WhatsAppez, 618 62 62 08 zenbakian; Skype bidez (Sexu Aholkularitza Zarautz); eta posta elektronikoz, sexuaholkularitza@gmail.com helbidera idatzita.

Aholkularitza jaso nahi duen pertsona orok, hitzordua eskatu beharko du 943-00 51 28 telefonora deituz edota  sexuaholkularitza@gmail.com helbide elektronikora idatziz. Zerbitzua asteartetan emango da, 17:00etatik 21:00etara.