“Denda txikiok ezin dugu onartu urte osoan beherapenekin ibili behar izatea”

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 20a, 15:00

Ane Agirrebeña Kaïoa arropa denden jabea 2020ko beherapenez aritu zen atzo ETB1eko 'Eztabaida' saioan. Koronabirusak eragindako krisia dela-eta, merkealdiek denda txikiei mesederik ez dietela egingo azaldu zuen.