Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko azken eguna uztailaren 1a izango da

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 21a, 14:32

Ohiko banketxean zein Internet bidez ordaindu daiteke. Helbideratuta dutenei uztailaren 1ean kobratuko diete zerga.

2020ko egutegi fiskala aldatu zuen Zarauzko Udalak eta hainbat zergen kobrantza atzeratu, COVID-19aren ondorioak leuntzeko. Hori dela-eta, azaldu dute zaharkituta geratu direla helbideratuak ez dauden etxeetara bidalitako ordainagiriak, epemuga atzeratu dutelako.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren tramitazioa errazte aldera, errezibo berria bidaliko diete etxera zergadunei, epemuga berriarekin. Zerga ordaindu daiteke ohiko banketxeetan zein Internet bidez, www.zarautz.eus/eu/tramiteak orrialdean. Baliteke norbaitek aurrez udaletik bertatik zuzenean errezibo berria jaso izana bertara joan delako. Kasu horretan, etxean erreziboa jasota ere, bakarra ordaindu behar duela gogorarazi dute udaletik. Borondatezko ordainaldi berria ordaintzeko epea martxoaren 2tik uztailaren 1era artekoa izango da eta, helbideratuta dutenei, uztailaren 1ean kobratuko diete zerga.