Irrati libreen arteko erronka, Isolamenduaren Aurkako X. Bertso Saioan

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 22a, 11:26

Lau bertsolarik hartuko dute parte gaurko saioan: Peru Abarrategi, Izar Mendiguren, Markel Eizagirre eta Joritz Bastarrikak, hain zuzen.

Urteurren festan murgilduta dabiltza Arraio Irratiko kideak. Hori dela eta, Bapateko Unibertsoa saioa ere berezia izango da gaurkoan. Zuzeneko bertso saioa erronka formatuan egingo dute gaur ere, baina uhinek, pertsonek ez bezala, probintzien arteko mugak zeharka ditzaketela baliatuz, Gasteizko Halabedi irratikoek hartuko dute parte gaurkoan, FMko 99.3an.

Izar Mendiguren eta Peru Abarrategi arabarrak eta Markel Eizagirre eta Joritz Bastarrika zarauztarrak ariko dira bertsotan, ohi bezala, 20:00etan hasita.

Erlazionatuak

Uhin libreetan hamalau urtez

Mireia Galarza 2020 mai 20 Zarautz