100 urte bete ditu Maria Aranzazu Oiartzabal Aranberri zarauztarrak
Zarauzko Hitza
2020ko mai. 23a, 18:30
Zarauzko Udalak lore sorta bidali dio zoriontzeko, mendeurrena dela eta. Gaur bete ditu 100 urte Maria Aranzazu Oiartzabal Aranberrik. Argazkian lore sorta eta guzti ageri da, bere senideekin.
Udalak zarauztar guztien izenean helarazi dizkio zorionik beroenak eta muxu handi bat.