Kale izendegiko plakak aldatzen hasi dira

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 24a, 17:11

Xabier Txurruka alkateak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, zaharkituta geratutako kale izendegiko plakak aldatzen hasi dira udal brigadako langileak.

Pixkanaka, kaltetuta dauden herriko plaka guztiak aldatuko dituztela azaldu du alkateak. Udal brigadako langileak lanean hasiko dira aste honetan, eta lehendabizi Alde Zaharrean hasiko dira, Salbide auzoan ondoren eta herriko beste auzo guztietan jarraian. Induseti S.L. enpresak fabrikatu ditu plakak, eta 6.243,60 euro (BEZ barne) inbertitu ditu.