'Gilles de Rais' lan berria aurkeztuko du bihar Anjel Lertxundik

Alberdania argitaletxearekin plazaratu du, eta hirugarren karlistaldian oinarrituta dagoen eleberri laburra da

Hirugarren karlistaldian girotutako eleberri laburra argitaratu du Anjel Lertxundik, Gilles de Rais izenburupean, Alberdania etxearen eskutik. Liburua dagoeneko salgai dago, baina bihar goizean egingo du aurkezpen ofiziala hedabideen aurrean, modu telematikoan.

Artista eta soldaduen arteko harreman beti zailean mugitzen diren pertsonaiek ehundutako trama bizia garatu du Lertxundik bere azken lanean.