Lapurdi kalea norabide bakarrekoa izango da ekainetik aurrera

Lapurdi kalea norabide bakarreko bihurtuko dute. (Zarauzko Udala)

TESEC Señalizaciones S.L. enpresa kontratatu du Zarauzko Udalak pintaketa lanak egiteko, 14.674 euro (gehi BEZa) aurrekontuarekin. Ostiralean hasiko dira zeregin horretan, eta astebete iraungo dutela aurreikusten dute.

Zarauzko Udalak jakitera eman duenez, Lapurdi kaleak norabide bakarra izango du ekainetik aurrera. Tren geltokitik izango du sarrera eta Kortazarreko eremuan izango du amaiera. Ondorioz, Hegoalde kalearen norabidea ere aldatuko egingo dute.

Aldaketa hauekin autoen zirkulazioa hobetu nahi du udalak, eta, era berean, ehun aparkaleku berri sortuko ditu. Horietako 40  lehen guneko egoiliarrentzat izango dira, eta, beste 60ak, berriz, TAO sistemak araututako gune urdinerako bideratuko dituzte.

Udalak TESEC Señalizaciones S.L. enpresa kontratatu du Lapurdi kalea norabide bakarreko kale bihurtuko duten pintaketa lanak egiteko; 14.674 euro (gehi BEZa) inbertituko du zeregin honetan. Lanak ostiralean hasiko dira, maiatzaren 29an, eta astebeteko epean egitea aurreikusten dute. Lanek iraun bitartean, autoak Lapurdi kaletik kentzeko eskatu die bizilagunei.

Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak azaldu duenaren arabera, aparkaleku horiek zarauztarrek sarritan eskatutakoak dira, bereziki, lehen guneko bizilagunek. "Guretzat aparkalekuaren gaia lehentasun bat da. Gai garrantzitsu honi erantzunak ematen jarraitzen dugu, pausoz pauso, proiektu berriak gauzatuz”, nabarmendu du zinegotziak.