Kolore beroz jantzi da zerua bart

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 28a, 10:09

Oraindik maiatza bada ere, uda garaiko tenperatura goxoak dira nagusi egunotan. Zerua garbi-garbi zela ezkutatu zen atzo eguzkia Getariaren atzealdean, eta ilunabar ikusgarriaz gozatu ahal izan zuten herritarrek.

Lorentxo Portularrumek ez zuen aukera pasatzen utzi, eta ikuskizuna izoztuta harrapatu zuen bere argazki kameran.