Euskal presoen aldeko elkarretaratzeak, berriro martxan

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 28a, 10:25

COVID-19ak eragindako etenaldiaren ostean, berrartu dituzte ostiralero udaletxearen aurrean egin ohi diren euskal presoen aldeko kontzentrazioak ere.

Iragan ostiralean egin zuten lehen elkarretaratzea. Ohi bezala, udaletxe aurrean izango dira elkarretaratzeak ostiralero, 20:00etan. Lehen elkarretaratzearen aurretik euskal presoen aldeko banderolak banatzen bazituzten ere, orain bakoitzak berea eramateko deia egin dute antolatzaileek. Salgai ere izango dituztela jakinarazi dute.