Uda giroaz gozatzen ari dira herritarrak

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 28a, 12:39
Zarauzko hondartza gaur goizean. (Utzitakoa)

Astelehenetik baimenduta dago hondartza normal erabiltzea, alegia, bertan egon, ibili, kirola egin edo bainatu daiteke, beti ere, oinarrizko segurtasun neurriak mantenduta.

Eguraldiak lagundu du hondartzaren erabilera berrartzen, eta zarauztar askok horretarako baliatu du gaurko giro beroa. Hala, duela aste batzuk pentsaezina zirudien irudia itzuli da Zarauzko hondartzara.