EH Bilduk proposatu du autonomo eta enpresa txikiei dirulaguntza zuzenak ematea UKUEn

Koalizioaren Urola Kostako ordezkaritzak atzo defendatu zuen bere postura Udal Elkartearen zuzendaritza batzordearen bileran. Datorren astean beste bilkura bat egingo dute erabaki hori hartzeko.

UKUEko zuzendaritza batzordearen atzoko bileran, Urola Kostako EH Bilduk defendatu zuen garbigunea aurten egiteak ez duela tokiko ekonomia salbatzeko lehentasuna. Diru hori autonomo eta enpresa txikiei dirulaguntza zuzenak ematera bideratzea proposatu zuten, eta, ondorioz, datorren astean erabaki hori hartzeko beste zuzendaritza batzorde bat deitzeko konpromisoa hartu zen.

"EH Bildun argi dugu ezin dela laguntza horiek gehiago atzeratu, ezin dugu utzi gure herriko
enpresa edo autonomo bat bera ere atzean geratzen". Era berean, koalizioak iritzi dio jasotzaileentzat "argigarria eta ona" litzatekeela eskualdeko herri guztiek baldintza berdinak izatea. "Oinarriak prest daude Zumaian jada, EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk adostu baitzituzten".

Bestalde, merkatarientzat eta ostalarientzat segurtasun eta osasun neurrietan egin beharreko
inbertsioetan –eskularruak, maskarak, manparak eta abar– laguntzeko eginiko proposamena adostu zuten atzoko bilkuran. Koalizioak espero du garbiguneko dirua dirulaguntza zuzenetara bideratzeko adostu ahal izatea datorren astean.

Erlazionatuak

Zabor-tasa malgutu eta materialez hornitzen lagunduko die enpresei UKUEk

Zarautz

Babes-materiala erosi ahal izateko 400.000 euroko diru-lerroa bideratuko dute. Urtearen amaierara arteko zabor-tasan %50eko hobaria izango dute gel...