Elkarretaratzea egingo dute bihar Patxi Ruiz presoari babesa adierazteko

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 29a, 18:30

Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute bihar eguerdirako. Mobilizazioa 13:00etan izango da, Lege Zaharren enparantzan. Arratsaldean, berriz, manifestazioa dago iragarrita Donostian, 20:15ean, Bulebarretik abiatuta.