Gaizka Garitanok 61 partidatan gidatu du Athleticeko gizonezkoen lehen taldea, eta gaur jakinarazi du klubak kontratua berritu diola beste denboraldi batez. Hala, Zarauzko bizilagunak jarraituko du zuri-gorriak zuzentzen 2021eko ekainaren 30era arte.
Garitano "oso pozik” agertu da klubak erakutsi dion konfiantzagatik: “Txikitatik izan naiz Athleticekoa, nire bihotzeko taldea da. Hura zuzentzeko ardura izatea erabat pozgarria da niretzat, eta baita erantzukizun handia ere”.