Correosek ordutegi murriztua izan du azken asteetan COVID-19 gaitza dela eta, baina bihartik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko dute Zarauzko bulegoan eta beste hainbatetan. Beraz, 08:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik bulegoa; zapatuetan, aldiz, 09:30etik 13:00etara izango da Correosen ordutegia.
Erakundeak adierazi duenez, bulegoetako ordutegia zabaltzearen arrazoia izan da uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa ematea erraztea. Gainera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat bulegotan leihatila bereziak ezarriko dituzte posta bidezko botoa emateko.