Joan den ostiralean hasi ziren pintaketa lanak egiten Lapurdi kalean. Izan ere, aurrerantzean norabide bakarrekoa izango da: tren geltokitik izango du sarrera eta Maria Etxetxiki kaletik irteera. Gainera, ehun aparkaleku gehiago sortzen ari dira, eta horietako batzuen lerroak ere pinatu dituzte dagoeneko.