Ekainaren 16an zabalduko ditu ateak Photomuseumek

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 1a, 11:21

"Zuhurtziaz" hartu dute erabakia museoko arduradunek.

Museoek eta bestelako kulturguneek gaurtik aurrera martxan jartzeko baimena bazuten ere, Zarauzko Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak beste bi aste itxarotea erabaki du, "zuhurtziaz". Irekiera ahalik eta seguruena izatea nahi dute, eta horregatik, ekainaren 16ra arte ez da jarriko martxan museoa.