HARA! Andoni Egañaren Txapelketa Nagusiko ibilbidea ikusgai

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 1a, 12:41

Atzo izan zen ikusgai programa ETB1en, eta orain sarean ere ikus daiteke.

Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak 1985eko azaroaren 2an, Azkoitian, kantatu zuen lehen bertsoa Txapelketa Nagusian; azkena, berriz, 2009ko abenduaren 13an, Barakaldon. Zazpi txapelketa eta zazpi final jokatu ditu guztira Egañak, eta baita lau txapel jantzi ere.

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren atarian, Hitzetik Hortzerak saio berezia eskaini zion zarauztarrari. Jon Artano kazetari zestoarrak elkarrizketa mamitsua egin zion txapelketako ibilbidearen inguruan: oroitzapenak, gogoetak, pasadizoak… izan zituzten ahotan.

Hemen klikatuta ikus daiteke atzoko programa, osorik.