Gaurtik aurrera, modu presentzialean egin beharko da haurreskolako izen ematea

Zarauzko hitza 2020ko eka. 1a, 15:30

Internet bidez izena emateko epea gaur amaituko da. Aurrez aurre eskaera egin nahi duenak, aldiz, ekainak 8ra arte izango du horretarako aukera. 

COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, aldatu egin dute 2020-2021 ikasturteko Zarauzko Haurreskolako izen emate epea. Hain zuzen ere, maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean Internet bidez egin behar izan dute herritarrek eskaera, baina gaurtik ekainaren 8ra bitartean aurrez aurre eman beharko dute izena herritarrek, Indaegi kaleko 1 zenbakian.

Gaurtik aurrera, gainera, informazioa eskuratu nahi duenak horretarako aukera izango du haurreskolan bertan 9:30etatik 13:00etara. 943-83 59 19 telefonora deituta edo zarautz.zarautz@haurreskolak.eus helbidera idatzita ere eska daiteke informazioa.