Estropalariek traineruan entrenatzen hasteko aukera izango dute ekainaren 8tik aurrera

Zarauzko hitza 2020ko eka. 2a, 18:32

Hala azaldu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak, Gobernu Kontseiluaren ondorengo agerraldian.

Ondo bidean, Hego Euskal Herria konfinamenduaren arinaldi faseko 3. fasean sartuko da ekainaren 8an, astelehenarekin. Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek agerraldia egin dute Gobernu Kontseiluaren ondoren, eta fase berriak ekarriko dituen berritasunak izan dituzte hizpide, besteak beste.

Arantxa Tapiak zehaztu duenez, datorren astelehenetik aurrera arraunlariek traineruan entrenatzeko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak ez du gaiari buruzko zehaztapen gehiago eman.

Erlazionatuak

Uztailaren 4an hasiko da Eusko Label liga

Onintza Lete Arrieta 2020 mai 30 Zarautz