Kanpaina ekainean zehar egingo dute, eta parte hartuko duten saltokiak dagokien kartelen bidez identifikatuta egongo dira. "Kanpaina ez da sustapen kanpaina bat gehiago, #orainguretxandada kanpainaren goiburu eta traola nagusiarekin, #zuresaltokiagara traolarekin eta sare sozialetako argitalpenen bidez, elkarrekin aurrera egingo dugula adierazi nahi baitugu".
Era berean, gertuko merkataritzaren garrantzia azpimarratu nahi dute. Izan ere, "saltoki hori da bezeroa hobekien ezagutzen duena, pertsonalki aholkatzen duena, enplegu gehien eta kalitate handienekoa sortzen duena eta gure herri eta hirietako kaleei bizia ematen diena".
Espero dute bezeroen konfiantza izaten jarraituko dutela, irekitzen hasi diren lehen asteetan sentitu duten bezala. Era berean, eskerrak eman dizkiete hilabete hauetan irekita egon diren saltoki guztiei, "jendeari bizitza errazteagatik".