Bideoa: 1979ko Pagoeta Eguna

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 7a, 10:00

Ekaineko lehen igandea da gaur, eta urtero Pagoeta Eguna ospatzen da giro ederrean. Aurten, ordea, ez da ospatuko COVID-19ak eragindako egoeran hartu beharreko neurriekin ez delako bateragarria. Jai giroa etxeetara ekarri nahian, Joseba Zubiaurre zarauztarrak HITZAri utzitako ondare grafiko-historiko bat duzue ondorengo bideoa: 1979ko Pagoeta Eguna. Urte horretan, gainera, gaur egun ezagutzen den borda inauguratu zuten.