Euskaraldiaren arreta zerbitzua abian, bulego berriarekin

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 8a, 13:30

Egoerak hobera egin duela-eta, lanerako bidea hartu du berriz ere Euskaraldiaren Zarauzko lantaldeak. Hil honetan herriko hainbat entitaterekin harremanetan jarriko da, Euskaraldian parte hartzeko lanak prestatzen hasteko. Era berean, aurrez aurreko arreta zerbitzua eskaintzeko bulego berria ireki dute: Iturribide kaleko 28 zenbakira aldatu dira; Udal Euskaltegian dago, Salbideko parkearen parean.

Bulegoa irekita egongo da asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunetan, 11:00etatik 13:30era. Ordutegi horretaz gain, norbaitek beste momenturen batean geratu nahiko balu, elkartearekin adostu beharko du hitzordua. Haiekin harremanetan jartzeko 688 71 40 85 telefono zenbakira dei daiteke edo zarautz@euskaraldia.eus posta elektronikora idatzi.