Enbata hasi da uretan entrenatzen

Aritz Mutiozabal 2020ko eka. 8a, 21:02

Pandemiaren ondorioz hilabete luzez lehorrean entrenatzen aritu ondoren, gaur arratsaldean lehen aldiz uretan entrenatzeko aukera izan dute Zarautz Arraun Elkarteko arraunlariek.

20:00ak aldean atera da aurten TKE ligan lehiatuko den trainerua, baina aurretik klubeko medikuak COVID-19aren inguruko xehetasun, segurtasun neurri eta protokolo guztiak azaldu dizkie lehen eta bigarren ontziko kidei guztiei. Arraunlarien artean tontakeria gutxi, denak maskararekin. Jarraian, Gari Uranga entrenatzailearen hitzaldia etorri da, taldea denboraldiari gogoz ekiteko motibazio hitzak, alegia.