Kite surfa nagusi gaur uretan

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 9a, 18:43

Surfa da Zarauzko uretan gailentzen den kirola, baina gaur bestelako irudi bat ikusi ahal izan da. Zeruan oihal koloretsu batzuk agertu dira, olatu gainean zihoazela beste surflari batzuei oratuta. Kite surfa ari ziren praktikatzen, eta Zarautzen oso gutxitan ikusten den modalitatea da, are gutxiago taldean.