Azkenean ez da jokatuko Zarauzko Triatloia

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 10a, 16:00

Parte hartzeakoak ziren triatletei 2021ko ediziorako mantenduko zaie dortsala. 2021eko ekainaren 12an izango da Zarauzko 34. Triatoia.

2020ko Zarauzko Triatloia bertan behera uztea erabaki du Zarauzko Triatloi Elkarteak, ikusleen, boluntarioen eta triatleten segurtasuna bermatu ezin dutelako eta proba aurrera eramateko ziurgabetasuna dagoelako.

Hasiera batean, larunbat honetan jokatzekoa zen urteko kirol hitzordu klasikoa, baina pandemiaren eraginez atzeratzea erabaki zuten eta data berri bat adostea. Iraila izan zitekeela ere esan zuten. Gaur, ordea, ohar bidez jakitera eman dute aurten ez dela jokatuko, eta Zarauzko 34. Triatoia 2021eko ekainaren 12an jokatuko dela.

Aurtengo edizioan parte hartzekoak ziren guztiei datorren urterako mantenduko zaie dortsala. Uko egin eta %100a jaso nahi duen orok hamar egunetako epea izango du itzulketa eskatzeko.