Zurekin elkarteak babesa adieraziko dio larunbatean Eulen taldeari
Zarauzko Hitza
2020ko eka. 11a, 18:14
Koronabirusak utzitako biktimak omentze aldera, Eulen txirrindulari taldeak Bilbo, Donostia eta Gasteiz elkartuko dituen ibilbide bat osatuko du larunbat honetan. Zurekin ostalari elkarteak taldeari babesa erakusteko deia zabaldu du bazkideen artean. Hala, larunbatean jarri dute hitzordua, Pilartxo-Enea parkean, 09:10ean, tropela pasatzean animatzeko.