Eduki babestua

Juan Carlos Larrañaga, Larrañaga hortz klinika: “Aho osasunaren zainketan arreta berezia jarri behar da”

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 13a, 10:00

Odontologian 30 urteko esperientziak ematen duen segurtasunarekin lan egiten du Juan Carlos Larrañaga dentistak eta odontologiak. Urte guzti horietan egoera ugari ikusi izan ditu, eta garbi du aho osasunaren zainketan arreta berezia jarri behar dela.

“Hortzak garbitzea oinarrizkoa da aho osasun egokia izateko, eta jatordu bakoitzaren ondoren egin behar da. Aho osasuna okertzen joanez gero, hortzoietako, kariesaren edota bestelako infekzioen foku izan daiteke ahoa”, dio Larrañagak.

Horrexegatik, eta ahoko osasun ona izateko jarraibide batzuk aholkatzen ditu Larrañagak:
1.- Hortzak egunean hiru aldiz garbitu, otordu bakoitzaren ondoren.

2.- Goiko hortzak garbitzerakoan, goitik beherako mugimendua erabili. Aldiz, beheko
hortzak garbitzeko behetik gorako mugimendua. Inoiz ez erabili ezker-eskuin
mugimendua.

3.- Ez erabili indar gehiegi hortzak garbitzerakoan, esmaltea apurtu dezakezu!

4.- Mingaina garbitzeko ohitura hartu, ahoko usain txarraren arrazoia izaten da
askotan.

5.- Hortzetako eskuila aldatu 2 edo 3 hilabetero.

6.- Dentistarena joan, urtean behin behintzat, nahiz eta molestiarik ez izan. Jarraipena
egitea funtsezkoa da hortzen mantenu egokia izateko.