Zarauzko Zurekin ostalari elkarteak babesa adierazi dio Eulen txirrindulari taldeari

Julen Imaz 2020ko eka. 13a, 17:18
Koronabirusak utzitako biktimak omentze aldera, Bilbo, Donostia eta Gasteiz elkartu dituen ibilbide bat osatu du gaur Jira Bira Grupo Eulen txirrindulari taldeak.  Goizeko 8:30etan Donostian kokatzen den Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzatik abiatu dira, eta 9:30ak aldera Zarautzera iritsi dira. Bertan zain zituzten Zurekin ostalari elkarteko lagunak, euren babesa emateko.