Realaren golak Zarautzen ere entzungo dira gaurtik aurrera

Zarauzko hitza 2020ko eka. 14a, 12:39
Realaren jarraitzaileak partida ikusten, COVID-19a gizartean zabaldu baino lehen. Artxiboko argazkia.

Zurekin elkarteko kideek botako dituzte suziriak, Reale Arenan gola sartzen duten bakoitzean. Realak gola sartzen duenean bi suziri botako dituzte, eta aurkariak gola sartzen duenean bakarra.

Gol bakoitzaren ondoren suziria botatzen dute Reale Arenan, eta aurrerantzean Donostian ez ezik, Gipuzkoako hamaika herritan ere ospatuko dituzte Realaren golak, tartean Zarautzen. Hala, Realak gola sartzen duen bakoitzean bi suziri botako dituzte, eta aurkariak gola sartzen duenean bakarra. Antza denez, ohitura hori marinelei Realaren emaitzaren berri emateko sortu zen, eta orain Gipuzkoa osora zabaldu nahi dute.

Zarautzen esaterako, Zurekin elkarteko kideek botako dituzte suziriak. Uste dute herriari bizitza emateko eta, era berean, Reala bultzatzeko modua izan daitekeela. Dena dela, herritarrei eragozpenik ez sortzeko, 22:00ak baino lehen sartzen diren goletan bakarrik botako dituzte suziriak

Hurrengo herriek parte hartuko dute ekimenean, igande honetatik aurrera: Donostia, Andoain, Ataun, Berastegi, Hondarribia, Leaburu, Legazpi, Orio, Oiartzun, Villabonak eta Zarautzek.