Irudiak eta bideoa: Hasi dira Zelai Ondoko festa bereziak

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 20a, 10:37

Jendeak kalean ospatu ezingo baditu ere, jai giroa nabari da Zelai Ondo inguruan. Txistulariek girotu dute auzoa, eta kolorez jantzi dituzte balkoi eta biribilguneak.

Modu alternatiboan ospatuko zituztela iragarri zuten, eta dagoeneko martxan dira Zelai Ondo auzoko San Juan festa bereziak. Txupinazoarekin eta txistulariekin eman diote hasiera jaiari.

Itxas-Lur tabernaren eskutik, bokadillo txapelketa izango da jarraian. Parte hartu nahi duenak etxean prestatutako bokadilloaren argazkia bidali behar du 645 71 41 95 telefono zenbakira, 12:00ak baino lehenago. 14:00etan berriro botako dute suziria festak martxan direla gogorarazteko eta, ondoren, balkoietatik unblenble egingo dute.

Hemen dago ikusgai festetako egitarau osoa.