Bideoa: Umorerik ez da falta izan festa alternatiboetan

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 20a, 16:06

Jendea bertaratzeko ekitaldirik antolatu ez badute ere, ozen entzun da 14:00etan Unblenble hotsa Zelai Ondo auzoko tabernetan.

Asteazkenerako, San Juan egunaren bezperarako, finkatu dute hurrengo hitzordua jai batzordekoek. Aurtengoan ez dute ohiko surik egingo, baina, etxeetatik, modu sinbolikoan egingo dute zeremonia. Hiru suziri botako dituzte: 21:45ean, 21:55ean eta 22:00etan. Hirugarren suziriarekin batera, bakoitzak bere kandela piztu eta balkoietara eta leihoetara ateratzeko deia egin dute. 22:15ean, azken suziriarekin batera, txalo zaparradarekin amaituko dira jai alternatiboak.