Dirulaguntzak emango dizkie udalak euskara ikasi duten herritarrei

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 20a, 18:00

Beka eskatzeko epea astelehenean hasiko da, eta uztailaren 7ra arte egongo da eskaera orria aurkezteko aukera.

Zarauzko Udalak dirulaguntzak emango dizkie 2019-2020 ikasturtean zehar euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztarrei. Herritarren %74 da elebiduna Zarautzen, eta udalarentzat "garrantzitsua" da kopuru horri eustea eta, ahal bada, gehitzea. Aipatu dirulaguntzen bidez herrian elebidun gehiago izatea da udalaren helburua.

2019-2020 ikasturtean euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten herritar helduek jasoko dute dirulaguntza, baldin eta ondoko baldintzak betetzen badituzte: ikastaroak iraun bitartean Zarautzen erroldatuta egotea eta ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea, gutxienez.

Eskariak aurkezteko

Eskariak Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29) aurkeztu behar dira, udalak horretarako jarriko dituen eskaera orriak baliatuta. Ikastaroa bukatu ondoren izango da aukera laguntza eskatzeko, astelehenetik–ekainaren 22tik– uztailaren 7ra bitartean.

Informazio gehiago eskuratzeko edo beka eskatzeko klikatu hemen, edo deitu 943-00 51 16 telefono zenbakira.