Gaur egingo dute sanpelaioetako danborrada ikusteko zozketa

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 22a, 11:22

Zozketa zuzenean egingo du Zarauzko Udalak bere webgunean. Izan ere, aurrez izena eman duten herritarretatik 200 lagunek bakarrik edukiko dute danborrada kalean bertan ikusteko aukera.

Aurtengo sanpelaioak bereziak izango dira ezbairik gabe. COVID-19 birusaren hedapenari aurre egiteko bertan behera gelditu dira jai gehienak, eta Zarauzko jairik kutunenetakoei ere eragin die. Hala, urteroko danborrada babes neurri zorrotzekin egingo dute, eta herritar gutxi batzuek baino ezingo dute bertatik bertara ikusi. Aurrez izena eman dutenetatik 200ek izango dute horretarako zortea, eta zozketa gaur 12:00etan egingo du udalak. Zuzenean ikusteko aukera egongo da zozketa, zarautz.eus webgunean.

Gainerako herritarrek, berriz, streaming bidez ikusi ahalko dute danborrada beren etxeetatik.