Zozkatu dituzte San Pelaio bezperako sarrerak

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 22a, 13:20

San Pelaio bezperako ekitaldi berezia bertatik bertara ikusteko sarreren zozketa egin dute eguerdian udalbaltzar aretoan, eta ateratako zenbakia 62a izan da. Hala, ondorengo zenbakiak izango dira aukeraz gozatu ahalko dutenak: 62tik 145era arteko zenbakia dutenak (biak barne), eta 1etik 17 zenbakira artekoak (biak barne).

Guztira, ehun dira sarituak, sarrera bikoitzarekin. Udalak guztiei deitu die banan-bana, eta norbaitek joateko aukerarik ez balu, hurrengo zenbakiari egokituko litzaioke sarrera.