Ekainaren 29tik aurrera martxan izango da ZAEren arraun eskola

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 23a, 12:48

11 urtetik gorakoak arraunean aritzeko eskola jarriko du martxan Zarauzko Arraun Elkarteak. Ekainaren 29an hasiko dira entrenamenduekin, eta astelehenetik ostiralera egingo dituzte saioak, 09:30etik 12:30era.

Hilabeteko saioek 90 euroko kostua izango dute eta, bi astekoek, berriz, 50 eurokoa. Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono zenbaki hau jarri dute eskuragarri: 676 96 78 29.