Bilgunea irekiko du bihar EH Bilduk

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 23a, 14:04

Zarauzko EH Bilduk Bilgunea irekiko du hauteskunde kanpaina garairako, Ipar kaleko 4 zenbakiko lokalean. Bilgunea bilera ezberdinak egiteko eta herritarrei informazioa emateko erabiliko dute. Bihar, hilaren 24ean, eta datorren astetik aurrera egunero egongo da zabalik; haiekin harremanetan jartzeko 607 26 52 14 zenbakira dei daiteke edo zarautz@ehbildu.eus helbidera idatzi.