Sexu askapena aldarrikatzeko martxa musikatua antolatu dute iganderako

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 26a, 12:14

Ekainaren 28a, igande hau, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna dela-eta,  Zarauzko Kibizta LGTBQI+ Sareak aldarrikapen martxa musikatua antolatu du. Munoa plazatik Damara abiatuko dira, 12:00etan hasita. Ekimenera maskara eramateko eta elkarren arteko tartea errespetatzeko eskatu dute antolatzaileek.