Asteartean egingo dute ekaineko udalbatzarra

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 28a, 10:00

Osteguna San Pelaio bezpera izan zela eta, asteartera atzeratu dute hil honetako udalbatzarra. Ohi bezala, 19:00etan hasiko da, eta oraingo honetan jada modu presentzialean egingo dute.

Eztabaidatuko dituzten gaien artean, besteak beste, Salberdingo 10.2 areako iparraldeko partzelen perimetroan pantaila-hormak eraikitzeko hitzarmena dago, eta Podemos-Equo-Berdeak koalizioaren udal akordio bat baliogabetzeko eskaria; hau da, Amezti eraikinari ur hartune baimentzen duen akordioa.