"Herriko gorputz, desira eta sexualitate disidenteak plazara"

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 28a, 17:01

Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna da gaur, eta eguerdian Munoatik Dama parera aldarrikapen ibiltaria egin du hainbat lagunek Zarauzko Kibizta LGTBQI+ Sareak antolatuta.

Herriko gorputz, desira eta sexualitate disidenteak plazara lelopean egin du aldarria hainbat zarauztarrek Munoan gaur eguerdian, Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunaren harira. Malekoian egin dute ibilbidea, Zarauzko Kibizta LGTBQI+ Sareak antolatuta.

Herriko alderdi politikoetako ordezkari askok ere bat egin du gaurko nazioarteko egunarekin. Hala, besteak beste beren Twitter kontuetan gogoan izan dute eguna Xabier Txurruka alkateak, Itziar Murua EH Bilduko bozeramaleak, Gloria Vazquez PSE-EEko zinegotzi eta udal gobernuko kideak eta baita Zarauzko EAk ere.