Bertsoa: 'Asmakizuna VI (Argi berria Hitzak)'

Inaxio Uria 'Isasti'-k seigarren bertso-asmakizuna bidali du HITZAra, Habanera doinuan sortua.

Gure herrian funtsezko
partaideak direnari
aitorpen bat egitea
pentsatu dut, beraz, adi!!
Astero azaltzen dena
da ilunaren aurkari
Ia egunero berriz
etxeetan bisitari
hitzerdi bikoiztua bat
eta azkenengoari
zaharraren alderantzizko
deitzen diote berari
Denen borondatea da
laguntzea euskarari
ta oinarrizko hizkuntza
duen Euskal Herriari