Denboraldi honetan lehiatuko diren bi traineruak aurkeztu ditu ZAEk

Mireia Galarza 2020ko eka. 29a, 12:17

10 urte eta gero, Zarauzko Arraun Elkartea berriro hasiko da aste honetan lehenengo mailan lehiatzen. Hori gutxi ez eta bigarren talde bat ere osatzea lortu du taldeak. Hain zuzen ere, bi traineru horiek aurkeztu zituzten atzo Lege Zaharren enparantzan, hainbat herritarren babesean. Gaizka Garmendia taldeko arraunlariak zarauztarrak animatu ditu berriro ere urdinez jantzi eta taldeari behar duen babesa eskaintzera.