Frontoi Txikiko Emakumezkoen XII. Paleta Txapelketa Herrikoia antolatu du ZKEko pilota atalak, eta izena emateko epea uztailaren 10ean bukatuko da. Txapelketa hilaren bigarren hamabostaldian jokatuko dute; uztailaren 14an hasiko dira eta uztailaren 23an izango da finaleko eguna.
Lehiak izaera eta parte hartze herrikoia izango du, eta teniseko pilotarekin jokatuko dira partidak, 30 tantora. Gehienez ere hamabi bikotek hartuko dute parte txapelketan. Izena emateko edo harremanetan jartzeko, 943-83 14 63 edo 670 89 03 05 (Maite) telefono zenbakietara dei daiteke.