Bertan behera gelditutako kultur ekitaldietako sarreren dirua itzuliko du udalak

Martxoaren erdialdean bertan behera geratu ziren aurrerantzeko kultura emanaldiak zein bestelako ekitaldi publiko guztiak. Udalak antolatutako ekitaldietarako dagoeneko sarrera erosita zuten herritarrek aukera izango dute diru hori berreskuratzeko.

Uztailaren 1etik 30era, Sanz Enean izango da horretarako aukera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Udalak jakinarazi duenez, udazkenera atzeratu dituzte emanaldi horiek, eta aurrerago emango dute data zehatzen berri.

Jarraian dago ikusgai martxotik hona bertan behera gelditutako ekitaldien zerrenda:

  • Martxoak 13. Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna.
  • Martxoak 22. Safari antzezlana.
  • Aprilak 5. Hai la pescadora de sueños antzezlana.
  • Maiatzak 8. Tenpora taldearen kontzertua.
  • Maiatzak 15. Ave osos antzezlana.
  • Maiatzak 24. Kantu kontari antzezlana.
  • Ekainak 5. Ni munduko okerrena antzezlana.