Ikusgai dago Javier Sotoren 'Surfa eta natura' erakusketa Torre Luzean

Zarauzko Hitza 2020ko uzt. 2a, 15:24
Javier Soto artista eta Irune Urbieta Kultura zinegotzia. (Amaia Urbieta Arruti)

Javier Soto artista ordiziarraren eskutik, oleozko hamalau margolanez osatutako erakusketa dago ikusgai Torre Luzean gaurtik aurrera. Surfa dute ardatz lan gehienek, eta Zarauzko hondartzako hainbat une isladatzen dituzte. Uraren eta norbanakoaren arteko harremana da protagonista erakusketan.

Abuztuaren 2ra arte egongo dira Torre Luzean margolanak ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek gogorarazi dute beharrezkoa izango dela maskara janztea aretoan sartzeko.