EAJko hautagaiak Zarauzko kaleetatik ibili dira

Zarauzko Hitza 2020ko uzt. 4a, 20:56

Eusko Legebiltzarrerako kanpaina betean, gaur  arratsaldean, Gipuzkoako hautagai jeltzaleak herrian izan dira; besteak beste, Bakartxo Tejeria, Maria Eugenia Arrizabalaga, Joseba Egibar eta Garikoitz Mendizabal. Haiekin batera, Zarauzko EAJko ordezkariak ere bai; tartean, Xabier Txurruka alkatea eta Uri Buru Batzarreko presidente Joakin Landa. Batzokitik abiatuta, herriko kaleetan ibili dira.