Zumaiako pala egokituko lagunarteko txapelketan aritu dira ZKEko pilotariak

Zarauzko Hitza 2020ko uzt. 5a, 11:30

Lagunarteko pala egokituko txapelketatxoa jokatu zuten atzo goizean Urola Kostako dozena bat lagunek Zumaian. Odieta pilotalekuan elkartu ziren 10:00etan, eta eguerdia bitartean jokatu zituzten partidak, bikote mistoetan, zortzi tantora. Parte hartzaileen artean, ZKEko pilota ataleko ordezkariak izan ziren.